Azken eguneratzea: 2012/01/25
Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak berriki argitaratu du Etxebizitzaren Euskal Behatokian Etxebizitza politiken ebaluazio txostena 2010 (PDF, 1,6 MB), Etxebizitza Sailak urte horretan garatutakoak jasotzen dituena.
Duela urte batzuetatik hona Sailak abian jarritako ebaluazio-jardueretan sakontzen jarraitzen du txostenak, Lehendakaritzak "Eusko Jaurlaritzaren politika publikoen ebaluaziorako gida” delakoan bultzatutako planteamenduekin bat etorrita.
Etxebizitza Programaren 2010eko ebaluazioa biltzen du txostenak, baita etxebizitza-politikaren plangintza estrategikoa mamitzen duen eta Jaurlaritzaren lehentasunak eta helburuak ezartzen dituen 2010-2013ko Etxebizitzaren eta Hiri Berrikuntzaren Plan Zuzentzailearen (PDF, 2,9 MB) gauzatze-maila ere. Plan Zuzentzailean 70 ekintza daude bilduta, 5 jarduera-ardatz estrategikoan antolatuta. Plana gauzatzeak, programa- eta jarduera-zerrenda luze bat burutzea dakar, hau da, emaitzen eta zatikako ebaluazioen aurkezpen zabala Planaren osoko ebaluazioa, eta beraz, Sailaren jardueraren ebaluazioa egin ahal izateko.
Kontuan izan behar da ebaluazioa ez dela xede bezala ulertu behar, baizik eta politika publikoak hobetzeko tresna bezala. Politika publikoak ebaluatzeko zehaztu egin behar da, batetik, garatutako ekintzek izan dituzten helburuen betetze-maila eta haien eraginkortasuna eta efizientzia, baina, ezin dira ahaztu, aldi berean, zenbait alderdi, hala nola ekitatea laguntzen banaketan, planteatutako helburuak lortze aldera ezarri diren programen koherentzia, eta gizartean lortutako eragina. Dimentsio guzti horiek aintzat hartu izan dira programa ezberdinen ebaluazio txostenean, honako galdera hauei erantzun nahi izan delarik:
Bi zati ditu txostenak. Lehenengoan, higiezinen merkatuaren 2010eko testuinguru sozio-ekonomikoaren azterketa sakona egiten da, eta bigarrenean, 2010eko etxebizitza politiken ebaluazioa egiten da. Bigarren zati hau zortzi kapitulutan dago banatuta.
Lehenengo kapituluan, Etxebizitza Sailaren etxebizitza politiken ardatz estrategikoak eta helburu nagusiak aurkezten dira, Etxebizitzaren eta Hiri Berrikuntzaren 2010-2013ko Plan Zuzentzailean jasota daudenak. Etxebizitza politikan parte hartu duten agente ezberdinak ere aurkezten dira.
Bigarren kapituluan, Plan Zuzentzaileko adierazle kuantitatibo nagusien betetze-maila dago jasota, baita 2010eko Etxebizitza Programak ezarritako helburuak ere.
Hirugarren kapituluan, Etxebizitzaren eta Hiri Berrikuntzaren 2010-2013ko Plan Zuzentzailearen jarraipena egiten da jarduera-ardatzen araberakoa. Bost ardatz estrategikotan eta 17 jarduera-lerrotan banatuta, Planak biltzen dituen 70 ekintzen gauzatze-maila aztertzen da.
Laugarren kapituluan, Sailak etxebizitza alorrean egindako jardueren adierazle ezberdinen azterketa zehatza egiten da, laguntza-programen onuradunen adierazleak eta gizatalde ezberdinen asetasuna ahaztu gabe. Azterketa sakona egiten da, aztertutako adierazleak hainbat modutan banakatuta: tipologiak, eragileak, analisi geografikoa,….
Bosgarren kapitulua, jardueren kostu ekonomikoari buruzkoa da.
Seigarren kapituluan, politikaren osoko ebaluazioa egiten da, aurkeztutako adierazle guztiak hainbat irizpideren arabera aztertu eta ebaluatuz: eraginkortasuna, efizientzia, ekitatea, asetasuna, koherentzia eta partaidetza.
Azkenik, zazpigarren kapituluan, burututako azterketen ondoriozko gomendioak egiten dira, ebaluazio-prozesuari buruzkoak zein etxebizitza-politiketan etorkizunean erantzun beharreko erronka berriei buruzkoak.
Erantsita doa A Eranskina, etxebizitza alorreko 2010eko araudia biltzen duena.
Etxebizitza Sailaren ebaluazio-ahalegin garrantzitsuak jarraipena izango du 2012an eta hurrengo urteetan ere, ebaluazioa egiteko beharrezkoa den informazioa eskuragarri jartzeko eta sistematizatzeko prozesua etengabe hobetuz, edota, plan eta programa ezberdinen helburuak modu argiagoan eta zehatzagoan finkatuz. Etxebizitza politikak benetan hobetzeko irakaspenak lortzeko ikuspuntu integralago bat garatu beharko da horretarako.
Txostenak
Estekak