Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Europar politikei buruzko 2013ko txostena

Txosten honen helburua zera da: 2014-2020 programazio-aldi berrirako EBren politikaren ikuspegi eguneratua aurkeztea. Zehatzago, Europako estatu eta eskualdeetako politika publikoak ezartzeko funtsezkoak izango diren finantzaketa- eta aurrekontu-alderdiei erreparatuko zaie nagusiki.

Txostenaren interesa, hein handi batean, egiten den uneari lotuta dago; izan ere, kudeaketa-agintariek 2014-2020 aldirako programa operatiboak eta aurretiko ebaluazioak prestatzen ari diren unean dator, eta horien emaitzek zehaztuko dituzte zer jarduera-eremutara eta zer proiektutara bideratuko diren finantza-baliabideak.

Txostena (pdf, 374 KB) 2013/12/16

Azken eguneratzea: 2013/12/16