Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Etxebizitza politiken ebaluaziorako txostena 2010

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak berriki argitaratu du Etxebizitzaren Euskal Behatokian Etxebizitza politiken ebaluazio txostena 2010, Etxebizitza Sailak urte horretan garatutakoak jasotzen dituena. Duela urte batzuetatik hona Sailak abian jarritako ebaluazio-jardueretan sakontzen jarraitzen du txostenak, Lehendakaritzak "Eusko Jaurlaritzaren politika publikoen ebaluaziorako gida” delakoan bultzatutako planteamenduekin bat etorrita.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren etxebizitza-politikaren lehentasunak  2010-2013ko Etxebizitzaren eta Hiri Berrikuntzaren Plan Zuzentzailearen

daude jasota. 5 jarduera-ardatz estrategikotan antolatuta, 17 jarduera-ildo eta 70 ekintza daude bilduta Plan horretan eta alokairuaren sustapena eta birgaitze-jarduketak bultzatzea dira etxebizitza-politika berriaren zutabe oinarrizkoenak.

Etxebizitza Sailak, etxebizitza-politikak ebaluatzerakoan haiek hobetzea du helburu, hau da, ebaluazioa bera ez da helburua, baizik eta Sailak duen tresna bat bere ekintzak eta programak aztertzeko, hobetu beharreko arloak antzemateko eta ikasitakoak prozesura biltzeko.

2010eko etxebizitza-politikaren eta abian ipinitako bere lehen urtean Etxebizitzaren eta Hiri-berroneratzearen 2010-2013ko Plan Zuzentzailearen ebaluazioan kontuan hartutako hainbat eta hainbat alderdi eta aldagaien artean ondorio hauek nabarmenduko ditugu:

• Babes publikoko etxebizitzen eraikuntza-erritmo handia, egoera ekonomikoa zaila den arren.

Egungo testuinguru ekonomikoak eta finantzarioak, aurrekontu-murriztapenen eta finantzazioa eskuratzeko zailtasunen eraginpean, oztopatu egiten du etxebizitza sustapen berriak abiatzea, batez ere alokairurakoak, formula honek finantza-eskakizun handiagoak eskatzen baititu.

Hala eta guztiz ere, Etxebizitza Sailak nabarmen gainditu du 2010erako zuen eraikingintzako guztirako helburua, izan ere, eraikitzen hasitako babes publikoko etxebizitzen kopurua (4.950) etxebizitza libreen (2.572) ia bikoitza baita.

Era berean, errentamendu erregimeneko eraikingintzako helburura ere iritsi da Etxebizitza Saila. Horretarako, VISESArekin batera, alokairuko etxebizitzen sustatzaile nagusi bihurtu da, sustatzaile pribatuen artean alokairua sustatzeko diru-laguntzen politikak ez baitu arrakasta handirik izan.

• Errentamendu erregimeneko eskaria bete egin da neurri oso handi batean. Betetako eskari horretan daude bilduta eraikitzen hasitako errentamendu erregimeneko babestutako etxebizitzak, Bizigune programak bildutako etxebizitzak eta Emantzipatzeko Oinarrizko Errentaren bidez emandako laguntzak.

• Eraikinak eta etxebizitzak birgaitzeko laguntza-programen arrakasta:

Etxebizitza Sailaren laguntza-programarekin 19.500 etxebizitza inguru birgaitu da, ezarritako helburua gainditu egin delarik.

Programa honi esker, nagusien eta ezintasunen bat duten pertsonen irisgarritasun-baldintzak hobetu egin dira, baita etxeetako bizigarritasun- eta erosotasun-baldintzak ere. Ezin da ahaztu, gainera, programak duen eragin ekonomiko handia, eraikuntzaren sektorea dinamizatzen baitu.

Hiria berroneratzeko programek, bestalde, hiriguneetako irisgarritasuna hobetzeko balio izan dute.

• Etxebideren funtzionamendua hobetu, baita herritarrekiko eta beste administrazio batzuekiko harremana ere. Horrela. Posible da, dagoeneko izen emateak internet bidez egitea, Etxebizitzako Ordezkaritzara joan gabe.

• Etxebizitza-politikaren zerbitzura dauden baliabideak eta tresnak optimizatzea. 2010ean izaera publikoa eman zaio Alokabideri, SPGVArekin bat egin aurretik. Hori guztia, Etxebizitza Saileko sozietateen sarea sinplifikatzeko eta kudeaketa efizienteagoa lortzeko.

• Sailak aldizkako ikuskapenak egiten jarraitu du, babestutako etxebizitzen multzoak bere gizarte-funtzioa izaten jarraitzen duela bermatzeko.

• Lurraldeen arteko oreka areagotu egin da babes publikoko etxebizitzen eraikuntzari dagokionean, aurreko ekitaldietan izandako desorekak zuzentze aldera.

Une honetan, Etxebizitza Sailak aurrera jarraitzen du bere ebaluazio-sistema garatzen eta hobetzen, ikuspegi integral batetik abiatuta, etxebizitza-politikak hobetzeko gomendioak eta irakaspenak ateratzen jarraitzeko. Hori guztia, euskal herritarren etxebizitza beharrizanei hobeto eta modu eraginkorragoan erantzun ahal izateko.

Azken eguneratzea: 2012/02/21