Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Herrizaingo Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Azken eguneratzea: 2008/07/11
Arrisku Kimikoari buruzko Komunikazio Plana
Enpresa kimikoen inguruan bizi direnak hobeto babestea du helburu

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzak Arrisku Kimikoari buruzko Komunikazio Plan berria jarri du abian gaur (ostirala), EAEn mota horretako 23 industria instalazioetatik gertu bizi diren herritarrei zuzenduta. Ekimen honen helburuetako bat industria kimikoetatik gertu bizi den jendeak bere burua babesteko ohiturak hartzea eta jarrera horiekGuztira 17 udalerritara eta laurogei mila pertsonarengana helduko da informazioa, inguruan dituzten enpresak zer industria jardueratan aritzen diren eta larrialdi kimikorik izanez gero zer egin behar duten jakin dezaten. Kanpainak irauten duen bitartean, udalerrietako biztanleekin bilerak egingo dira eta familia guztiei informazioa banatuko zaie. Horretarako, kartelak, liburuxkak, imanak eta bideoak prestatu dira, bestak beste.

Komunikazio Plana gaur (ostirala) hasi da, Herrizaingo Sailak, eta 17 udalerrietako eta 20 enpresetako ordezkariek egindako bileran. Batzar hori SOS Deiak zerbitzuak Txurdinagan (Bilbo) duen egoitzan izan da, eta María del Yermo Urquijo Herrizaingo Sailburuordea eta Mª Carmen Urbieta Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaria izan ditu buru.

Enpresen inguruan bizi direnentzako informazioa

Bileran Urquijo Sailburuordeak udalen eta enpresen ordezkariei azaldu dienez, Seveso II araudian (Europar Batasunean arrisku kimikoa eragiten duten enpresen funtzionamendua arautzen du) egindako aldaketek Euskadiko enpresa kimikoentzako Kanpoko Larrialdi Plan berriak egin behar izatea ekarri dute. Halaber, horren ondorioz komunikazio plan berria ere jarri behar izan da martxan.

Urquijoren hitzetan, Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzak, SOS Deiak zerbitzuaren zentroen ardura duen erakundeak, hiru helburu izan ditu komunikazio plana egiteko orduan: enpresa bakoitzaren inguruan bizi direnek horren ezaugarrien (zer produktu fabrikatzen dituzten, zer gai kimiko erabiltzen dituzten...) berri izan dezatela, Administrazioak istripua izaten denerako prestatu dituen neurriak ezagut ditzatela, eta, batez ere, larrialdi egoeretan bizilagunek zer egin behar duten oso ondo jakin dezatela.

Bestalde, Mª Carmen Urbieta Larrialdiei Aurregiteko Zuzendariak Komunikazio Planaren xehetasunei eta hurrengo hiletan plan hori hartuko duten udalerrietan egingo diren ekintza zehatzei buruzko azalpenak eman ditu.

Komunikazio Planeko ekimenak

Horrez gain, bilera hau egin duten bitartean, enpresa horiek hartzen dituzten herrietan liburuxkak, kartelak, bideoak eta bestelako informazio euskarriak banatzen hasi dira, bertako bizilagunei lantegiok zer industria kimiko motari dagozkion jakinarazteko eta istripua izanez gero jarraitu beharreko aholkuak helarazteko.

Euskarri horietan azaltzen dutenez, istripu kimikoa izan dela jakinarazteko alerta sirena-hotsen bidez hel liteke, betiere Herrizaingo Sailak inguru horretan mota horretako instalaziorik jarri badu, hala nola Muskiz, Lantaron, Hernani, Alonsotegi eta Gueñes udalerrietan. Gainera, kasu guztietan, ohartarazpena polizia patruilek megafonia bidez egindako abisuen bidez egiten da, baita agintariek irrati, telebista eta prentsa digital bidez egindako oharren bidez ere.

Horrelako istripuen aurrean jarraitu beharreko lehen aholkua leku itxi batean babestea eta hedabideen bidez informazio jasotzea da. Larrialdi kimikoen aurrean zer egin behar den azaltzen duen liburuxka, bestalde, ezberdina da toki bakoitzean, inguruan duen enpresa zer jardueratan aritzen den kontuan hartu baita idazteko.

Komunikazio Planaren bigarren urratsak zehazten duenez, hainbat hitzaldi egingo dituzte, batik bat udaletako eta ikastetxeetako langileei eta auzo elkarteetako kideei zuzenduta. Hala ere, deialdiak herritar guztientzat zabalik egongo dira. Hitzaldiotan, eduki hezigarriak biltzen dituen 6 minutuko grabazioa banatuko dute, DVD formatuan.

Larrialdi kimiko bat izanez gero herritarrek bete beharreko jarraibideak

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzak abian jarri duen Arrisku Kimikoari buruzko Komunikazio Planak larrialdi kimikorik egotekotan beren burua babesteko zer jarraibide bete behar dituzten esaten die herritarrei. Horrela, alerta abisua entzundakoan, herritarrek nonbait ITXI eta aholku hauei jarraitu behar diete.

- Ateak eta leihoak itxi (pertsianak ere jaitsi, ahal bada) eta horietatik urrundu. Beharrezkoa izanez gero, trapu hezeak jarri zirrikituak estaltzeko
- Agintarien aholku eta argibideak zabaltzen dituzten irrati-telebistetan arreta jarri
- Ez erabili aireztapen sistemarik
- Kalean egonez gero, arnasbideak estali eta toki itxi batera joan
- Ez erre eta ez piztu surik
- Ez erabili telefonoa, erabat beharrezkoa ez bada
- Ez joan eskolara umeen bila; irakasleek jarraibide zehatzak dituzte
- Ez irten kalera agintariek alerta egoera amaitu egin dela iragarri arte

17 herrien zerrenda:
Araba: Amurrio, Iruña Oka, Lantaron, Laudio eta Legutio.
Bizkaia: Abanto, Alonsotegi, Barakaldo, Erandio, Galdakao, Gueñes, Muskiz, Santurtzi, Zaratamo eta Zierbena.
Gipuzkoa: Hernani eta Usurbil

23 enpresen zerrenda:
Acideka (Lantaron), Arkema Química (Alonsotegi eta Gueñes), Arkema Química (Hernani), CLH (Santurtzi) Bahía Bizkaia Gas (Zierbena), General Química (Lantaron), Icoa (Legutio), Oxinorte (Barakaldo), Petronor (Muskiz eta Abanto), Repsol-Butano (Santurtzi), Atotech España (Erandio), Befesa (Barakaldo), Formica (Galdakao), Guardian (Laudio), Hexion Iberica S.A. (Hernani), Hexion Iberica S.A. (Lantaron), Igepak (Usurbil), Maxam Outdoors (Iruña Oka), Terminales Portuarias (Zierbena), Tubacex (Amurrio), Tubacex (Laudio) Y UEE-Zuazo (Galdakao) eta Eher (Hernani) eta Tepsa (Zierbena).

Enpresa horiek guztiek Seveso II europar araudiaren zehaztapenak betetzen dituzte; izan ere, horrek ezartzen ditu industria jarduera horretan ari diren enpresek bete beharreko baldintzak. Eusko Jaurlaritzak Kanpoko Larrialdi Plan bat diseinatu du larrialdi-gune bakoitzean izan litezkeen istripuen aurrean nola jokatu zehazteko, eta ekintza plan horrek badaezpadako neurri gisa aurkezten duen ekimenetako bat hauxe da hain zuzen, inguruko herritarrei arrisku kimikoaren berri ematea. Herrizaingok laugarren aldiz ekin dio lan honi, 1997, 2000 eta 2006. urteetan egin eta gero.  indartzea da.