Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude::
  1. Hasiera
  2.  
  3. Merkataritza

WAI-A

Azken eguneratzea: 2008/07/21
Upelategiko liburuak baztertzen dituen informatika-tresna bat ezarriko du Eusko Jaurlaritzak
Ehun Txakolindegi elkartuko dira gaur Marko-Secovin programaren funtzionamendua ezagutzeko. Programa honen bitartez, paperezko izapideak amaituko dira beren enpresetan.
Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak, Euskadiko upelategiekin batera, urtebete luzearen buruan horrelako enpresetan paperezko izapideak erabat desagerraraziko dituen informatika-programa bat ezarriko du.

Lehen Sektoreari laguntzeko "Gune 6" taldeko IKT enpresak moldatu du "Marko-Secovin" izeneko programa hau, helburu hori lortzeko. Ekimen honen bitartez, mahastizain eta ardogileen eta administrazioen arteko harremana erraztuko duen sareko tresna bat abiaraziko du NAESek; Txakolinaren hiru Jatorri Deiturako upelategi txikienekin hasi, eta poliki-poliki, Arabar Errioxakoetara zabalduko du.

Aplikazioari esker, upelategietako derrigorrezko erregistroen (upelategiko liburua) kudeaketa erraztu eta automatizatu egin ahal izango dira, lana eta komunikazioa arinduz, akatsak gutxiagotuz eta upelategiaren kudeaketa eta kontrola hobetuz.

"Marko-Secovin" programarekin, gainera, upelategiek eguneko ardo-produkzioa kudeatu ahal izango dute, bai eta haien trazabilitatea eta kontabilitatea ere. Mahastizaintza eta ardogintzako industrien eta erregulazio- eta kontrol-erakundeen artean egin beharreko izapideak, Internet bidezko bezero-zerbitzari motako programa batean egongo dira oinarrituta hemendik aurrera. Upelategiek, programa hori erabili ahal izateko, honako hauek izango dira beharrezkoak:

  • Upelategietarako interfaze bat: honen bitartez, ekoizpen-prozesuaren inguruko datuak sartu ahal izango dituzte.
  • Jatorri-deiturako kontseilu erregulatzaileetarako interfaze bat: upelategien datuak zein horietako prozesuen kudeaketa ezagutuko dituzte erakunde horiek, honen bitartez.
  • Eusko Jaurlaritzari, kontrolatu eta kalitatea ikuskatzeko beharrezkoak diren datuak ikusteko aukera emango dion interfaze bat.

Mahastizaintza eta ardogintzakoak, beste batzuekin alderatuz, izapide eta "paper" gehien egin behar dituzten industriak dira eta, "Marko-Secovin" programari esker, hasiera batean, paperezko euskarrian egindako erregistro-liburuak (zeintzuetan biltegi eta boteilaratzeen inguruko sarrera eta irteerak jasotzen diren), zein izakinen deklarazioak eta uztei eta ekoizpenari buruzko deklarazioak desagertu ahal izango.

Geroago, alkoholen zerga-liburuak ere ez dira paperezko euskarrian egingo.