Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kontsumo

WAI-A

"Egun bat... -(r)en bizitzan" kontsumo arduratsuari buruzko 3. Eskola Lehiaketa (2007/2008 ikasturtea)


21 ikastetxek hartu dute parte Eusko Jaurlaritzako Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritzak, Kontsumoko Instituto Nazionalekin eta gainontzeko Erkide Autonomoekin batera antolatutako "Egun bat... -(r)en bizitzan" kontsumo arduratsuari buruzko Eskola Lehiaketan. Lehiaketa hau Lehen Hezkuntzako hirugarren ziklo eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzenduta izan da.

Lehiaketaren helburu nagusia ikastetxeek -irakasle eta ikasleen bitartez- kontsumitzailearen hezkuntzarekin loturiko jardueretan parte-har dezaten sustatzea da, horrela, ikasleak kontsumo-ekintzak modu kontzientean, kritikoan, solidarioan eta arduratsuan egiteak duen garrantziaz sentsibilizatzeko.

Fase autonomikoaren emaitzak honako hauek dira:

 

"Egun bat... -(r)en bizitzan" kontsumo arduratsuari buruzko 3. Eskola Lehiaketaren fase autonomikoaren talde irabazleak:

  • Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasleak
    • 1. saria
      TXOLINAK
      Ikastetxea: FLOREAGA IKASTOLA
    • 2. saria
      SORGINAK
      Ikastetxea: FLOREAGA IKASTOLA
    • 3. saria
      Hutsik
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo zikloko ikasleak
    • 1. saria
      THE SUMS
      Ikastetxea: NUESTRA SEÑORA DE BEGOÑA
    • 2. saria
      LOS VITAMÍNICOS
      Ikastetxea: NUESTRA SEÑORA DE BEGOÑA
    • 3. saria
      LOS MENDAS
      Ikastetxea: NUESTRA SEÑORA DE BEGOÑA
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloko ikasleak (*)
    • 1. saria
      MANJU
      Ikastetxea: ORERETA IKASTOLA
    • 2. saria
      BOSTAK
      Ikastetxea: ORERETA IKASTOLA
    • 3. saria
      TCG
      Ikastetxea: ORERETA IKASTOLA

 

(*) Administrazio honen akatsa dela kausa, maiatzaren 16an kategoria honetako sariak hutsik geratu zirela argitaratu zen. Hala ere, kontua da Orereta Ikastolako hiru talderi eman zaizkiela.

 

Fase autonomikoaren sariak
 

Talde irabazleen partaideei opari bana emango zaie.

Saria lortzen duten ikastetxeek honako sariak jasoko dituzte:

  • 1.200 euroko sari bat eta Estatu mailako fasean parte hartzea, Lehenengo Hezkuntzako 3. zikloko ikasleen mailarako.
  • 1.200 euroko sari bat eta Estatu mailako fasean parte hartzea, Bigarren Hezkuntzako 1. zikloko ikasleen mailarako.
  • 1.200 euroko sari bat eta Estatu mailako fasean parte hartzea, Bigarren Hezkuntzako 2. zikloko ikasleen mailarako.
  • 500 euroko 3 sari, hiru mailen artean banatzeko.
  • 300 euroko 3 sari, hiru mailen artean banatzeko.

Deialdiaren baldintzak betetzen dituzten lan guztiei parte hartzearen ziurtagiri bat emango zaie.

Fase honetako lehenengo sarien talde irabazleak Estatu mailako fasean parte hartuko dute, gainontzeko Erkidegoetako irabazleekin batera.

 

Lehiaketaren oinarri guztiak (pdf, 172 Kb)

 

Azken eguneratzea: 2008/06/12