Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila

euskadi.net

Hasiera

WAI-A

Best Of saria eskuratu du Marques de Riscal hotelak
 
Iaz ere Eltziegoko Ardoaren Hiria saritu zuten. Upeltegiak eta Frank Gehryk diseinatutako eraikinak (hotela, jatetxea, spa eta bilera-gela hartzen ditu) osatzen dute gune hori.

Marques de Riscal hotela

Eltziegoko (Arabako Errioxako hegoaldean dagoen udalerria) Marques de Riscal hotelak ostatu onenaren Best Of saria jaso berri du. Honakoa ez da hotelak eskuratu duen lehendabiziko saria; joan den urtean, "Ardoaren Hiria" deritzon guneak (upeltegi zaharra eta hotela, jatetxea, spa eta bilera-gela hartzen dituen eraikina) nazioarteko saria lortu zuen "Arkitektura, Parkeak eta Lorategiak" sailean. Gainera, aurtengoan, Logroño eta Errioxako hainbat upeltegi ez ezik, Larrabetzuko Azurmendi jatetxea ere saritu dute. Ingurune ederrean dagoen jatetxe horrek ardo eta plater bikainak jartzen ditu mahai-kideen eskura, eta gastronomia-kritikarien onespena jaso izan du (orain gutxi Michelin izarra eskuratu zuen).

Upeltegi, jatetxe, ostatu eta bestelako establezimenduen artean sariak banatzen ditu urtero Ardoaren Hiriburu Handien Munduko Sareak. Noski, saritu guztiek mahastizaintza eta ardogintza turismoarekin lotura estua dute.


Azken eguneratzea: 2008/09/22