| Egitekoak Energiaren arloan :
-
Energia-iturrien energia-erregimena, produkzioa, prospekzioa, sustapena eta aprobetxamendua.
-
Energia berrien arloko ikerketa-planak aztertu eta egitea.
-
Energiaren kontserbazioa eta aurrezpena.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko, Estatuko eta Europar Batasuneko energia-plangintzan parte hartzea eta horri buruzko informazioa biltzea.
-
Hidrokarburoen arloan indarrean dagoen oinarrizko legerian aurreikusitako parte-hartze funtzioak betetzea.
-
Energiaren arloan aurretiazko administrazio-baimena behar duten espediente guztiak kudeatu, izapidetu eta ebaztea.
-
Dekretu honetan edo garatzen duten xedapenetan ezarritakoa aplikatuta Industria, Merkataritza eta Turismoko lurralde-bulegoei esleitu ez zaizkien energiaren arloko funtzio guztiak.
Meategien arloan:
-
Meategien arloan aurretiazko administrazio-baimena behar duten espediente guztiak kudeatu, izapidetu eta ebaztea.
-
Meategien eta gainerako erreserba geologikoen eta geotermikoen meatze-erregimena, ikerketa eta aprobetxamendua.
-
Meategietako jarduerek eraginpean hartutako naturguneak zaharberritzea. Nolanahi ere, kontuan izan beharko dira beste sail batzuei arlo horretan esleitutako eskumenak.
-
Meatze-eremuari lotutako produktuak, ekipoak eta industria-instalazioak legeen arabera bete diren kontrolatzea, eta horren jarraipena egitea.
|