Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

WAI-A


Plangintza eta Estrategia Zuzendaritza

 

Titularra: Juan José Borja Belandia Fradejas
DONOSTIA-SAN SEBASTIAN, 1
01010 VITORIA-GASTEIZ (ALAVA)
Tlf.: 945018215 Ext. 18215


Egitekoak
  • Lehiakortasun-politikaren jarraibideak eta orientazioak proposatzea, eta plangintza-dokumentuak eta horien jarraipen-txostenak lantzea .
  • Barneko kudeaketa-planak eta haien jarraipen-txostenak prestatzeko koordinazio-lanak egitea.
  • Klusterren politika (sortzen direnetik), klusterren funtzionamendu-hitzarmenak eta horiekiko harremanak garatzea, eta plan estrategikoak eta Sailaren politiken eta arloen barruko jardunak koordinatzea.
  • Sailaren berezko arloen inguruko azterlanak, txostenak eta argitalpenak egitea, eta Sailaren barruan eta sozietate publikoetan egiten direnak koordinatzea.
  • Maiatzaren 31ko 4/1990 Legean aurreikusitako lurralde-antolamenduko tresnen eta lehiakortasun-politikan eragina duten beste plan sektorial edo orokor batzuen jarraipena egitea eta, hala badagokio, horien osaeran parte hartzea.
  • Europako Batasuneko politikak eta, bereziki, lehiakortasun-politika lantzeko eta aplikatzeko beharrezkoak diren koordinazio-neurriak gauzatzea, eta Sailaren organoen eta Europako Batasuneko erakundeen arteko harremanak bideratzea. Nolanahi ere, Jaurlaritzaren Lehendakaritzari dagozkion eskumenak kontuan hartu behar dira.
  • Sailaren berariazko estatistika-organoaren sorkuntza bultzatzea eta organo hori zuzentzea.