Igogailuak zerbitzuan jartzea eta berritzea
Honako hauei buruzko espedienteak modu erabat telematikoan izapidetzeko modalitate berri bat gaitu da:
- CE markadun igogailu berriak
- Proiektu bidezko igogailuen berrikuntza
- Igogailuak CE markadun berriekin ordezkatzea
Izapideak dokumentazio guztia hartzen du barnean, eta izapidetzen ari diren eta amaituta dauden espediente guztien egoeraren berri izateko eta Administrazioak emandako dokumentu guztiak modu digitalean jasotzeko aukera ematen du.
Dokumentuak IZENPEren sinadura digitalaren eta, hala badagokio, proiektuen oniritzi elektronikoaren bidez baliozkotzen dira.
Izapidea Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2006-3-9ko Aginduak (2006-4-11ko EHAA) eta Kontsumo eta Industria Segurtasuneko zuzendariaren 2006-3-10eko Ebazpenak (2006-4-12ko EHAA) arautzen dute.
»Tramitatu