Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila

euskadi.net

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

WAI-A

Enpresen, lanbideen eta sindikatuen elkarteak

  1. EGINKIZUNAK.



1. Eginkizunak.

Lurralde Historikoko edo EAEko Enpresen, Lanbideen eta Sindikatuen elkarteetako Estatutuen Gordailurako Bulego Publikoa, Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzaren eta Justizia, Enplegu eta Gizarte Segurantzaren egituraren zati da, bere lurralde-esparruan zehaztutakoaren arabera.

  • Lan eta Gizarte Segurantza eskudun izango da elkarteen esparrua Lurralde Historiko batera baino gehiagora zabaltzen denean edo EAE osoa denean.
  • Lurralde Ordezkaritzak eskudun izango dira elkarteen lurralde-eremuak Lurralde Ordezkaritza dagoen Lurralde Historikoa gainditzen ez duenean.

Honako hauek dira eginkizun nagusiak:

1.      Sindikatuetan Elkartzeko Eskubidea (1977ko apirilaren 4ko 80. BOE) arautzen duen apirilaren 1eko 19/1977 Legeak agindutakoaren arabera eratutako enpresen eta lanbideen elkarteetako estatutuak gordailatzeko espedienteak izapidetzea eta ebaztea.2.      Abuztuaren 2ko 11/1985 Sindikatu Askatasunaren Lege Organikoaren arabera (abuztuaren 8ko 189. BOE) eratutako sindikatuen elkarteetako estatutuak gordailatzeko espedienteak izapidetzea eta ebaztea.3.      Gordailatuta dauden elkarteen estatutuen aldaketak gordailatzeko espedienteak izapidetzea eta ebaztea.4.      Aipatutako elkarteen bat-egiteei, federazioei eta konfederazioei buruzko espedienteak izapidetzea eta ebaztea.5.      Egoitza sozialaren aldaketa, elkartearen desegitea edo bestelako informazio interesgarriari buruzko dokumentuak eta publizitatea gordailatzea.6.      Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo dagokion Lurralde Historikoko aldizkarian iragarpenak argitaratzea.7.      Estatutuak gordailatuta dituzten elkarteen nortasun juridikoaren ziurtagiriak igortzea.

2. Arautegia. Legedia eta Jurisprudentzia.

Legedia
  • Konstituzio Espainola, 7., 22. eta 28.1. artikuluak.Askatasun Sindikalari buruzko (abuztuaren 8ko BOE) abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoa, 1., 2., 4., 8. eta 9. artikuluak.Sindikatuetan Elkartzeko Eskubideari buruzko (apirilaren 4ko BOE) apirilaren 1eko 19/1977 Legea.Sindikatuen elkarteetako estatutuen gordailuari buruzko (apirilaren 28ko BOE) apirilaren 22ko 873/1977 Errege Dekretua.Martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretua, Langileen Estatutuari buruzko Legearen (martxoaren 29ko BOE) Testu Bategina onartzen duena, 4.1. artikulua.Apirilaren 7ko 2/1995 Legegintzako Errege Dekretua, Lan Prozedurari buruzko Legearen (apirilaren 11ko BOE) Testu Bategina onartzen duena.Askatasun sindikalari eta sindikatzeko eskubidearen babesari buruzko LANEren 87. hitzarmena (1977ko maiatzaren 11ko BOE).
  • Sindikatzeko eskubideari eta negoziazio kolektiboari buruzko LANEren 98. hitzarmena (1977ko maiatzaren 10eko BOE).

Oinarrizko jurisprudentzia

  • Uztailaren 29ko Auzitegi Konstituzionalaren 98/1985 Epaia (BOE 194, abuztuaren 14ko eranskina).
  • 1999ko urtarrilaren 25eko Auzitegi Gorenaren Epaia (Lan-arloko Sala).

3. Enpresen, lanbideen eta sindikatuen elkarteak eratzea.

3.1. Enpresen eta lanbideen elkarteetako eta erakunde sindikaletako estatutuak gordailatzeko beharrezko dokumentazioa:

  • Eskaera-idazkia (jatorrizkoa eta fotokopia) horretarako legitimatuta dagoen pertsonak aurkeztuko du (idazkian pertsona hori legitimatuta dagoela ziurtatuko duen dokumentazioa ere gehituko da).
    Eraketari buruzko erabakia egiaztatzen duen akta edo ziurtagiria elkartea sustatu duten pertsonen (gutxienez 3) edo elkartearen legezko ordezkariaren sinadura orri guztietan duena.
    Akta sinatzen duten pertsonen eta akta aurkezten duenaren nortasuna egiaztatzen duen dokumentazioaren fotokopia konpultsatua (NANa, Pasaportea, eta abar).
    Estatutuen testu osoa (hiru ale) elkartearen sustatzaileek edo haren legezko ordezkariak orri guztietan sinatua. Estatutuek 3.2. idazpuruan zehaztutako gutxieneko edukia izan beharko dute.
    Enpreaburuen elkarteen kasuan haien sustatzaileak besteren konturako langileak dituzten enpresaburuak direla egiaztatu beharko da (hori ziurtatzen duen dokumentazioaren bitartez: gizarte segurantzari egindako kotizazioei buruzko TC1 eta TC2 dokumentuak eta abar).
  • Langileen elkarteen kasuan haien sustatzaileak besteren konturako langileak direla egiaztatu beharko da (hori ziurtatzen duen dokumentazioaren bitartez: nominak, eta abar).

3.2. Enpresen, lanbideen eta sindikatuen elkarteek bete behar dituzten gutxieneko baldintzak:

  • Erakundearen izena (elkartearen izenak argia izan beharko du antzeko beste batzuekin ez nahasteko. Izen osoa zehaztu beharko da, baita apokopea edo siglak ere, halakorik badu).
    Egoitza.
    Lurralde-eremua.
    Lanbide-eremua.
    Ordezkaritza-, aginte- eta administraritza-organoak.
    Funtzionamendu-arauak (printzipio demokratikoak hartu beharko dira kontuan).
    Hauteskunde-erregimena (zuzendariak boto aske eta isilekoaren bitartez aukeratuko direla bermatzen da).
    Kide izateko edo kide izateari uzteko baldintzak eta prozedurak.
    Estatutuak aldatzeko erregimena.
    Elkartea bat egiteko eta desegiteko erregimena.
  • Erregimen ekonomikoa. Bertan honako hauek sartuko dira:
    o Baliabideen izaera.
    o Jatorria.
    o Helburua.
    o Bazkideek elkartearen egoera ekonomikoaren berri jakin ahal izateko baliabideak.

3.3. . Estatutuen publizitatea.Elkarteak baldintza guztiak betetzen baditu, Bulego publikoak haren gordailua iragarriko du bere iragarki-taulan eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo dagokion Lurralde Historikoaren aldizkarian.3.4. Estatutuen aurkaratzea.
Interes zuzena, pertsonala eta bidezkoa duela froga dezakeen edonork gordailatutako eta argitaratutako estatutuekin ados ez dagoela adierazi ahal izango du agintari judizialaren aurrean.
Aurkaratze horretarako jurisdikzio eskuduna lan-arlokoa da. Elkartearen barnean gerta litekeen beste edozein gatazkarentzako Jurisdikzio Zibila izango da eskuduna.
3.5. Nortasun juridikoa hartzea.
Elkarteak nortasun juridikoa eta jarduteko erabateko ahalmena izango du estatutuen gordailua onartu eta handik 20 egun baliodunera.

4. Enpresaburuen, lanbideen eta sindikatuen elkarteen elkarteetako estatutuak aldatzea.

4.1. Elkarteen estatutuen aldaketak gordailatzeko beharrezko dokumentazioa:

  • Eskaera-idazkia (jatorrizkoa eta fotokopia) horretarako legitimatuta dagoen pertsonak aurkeztuko du (idazkian pertsona hori legitimatuta dagoela ziurtatuko duen dokumentazioa ere gehituko da).
    Estatutuak aldatzeko erabakia egiaztatzen duen akta edo ziurtagiria (orri guztietan elkartea ordezkatzen duten pertsonen sinadura duten hiru ale aurkeztuko dira). Aktak honako datu hauek izan beharko ditu:
    o Estatutuen aldaketak (zein artikulu aldatu diren zehaztuko da).
    o Bazkide edo afiliatu kopurua.
    o Bertaratutako jende kopurua (bertaratutakoen eta ordezkatutakoen artean bereizketa eginez).
    o Aldaketaren bozketan lortutako emaitza (zenbakitan).
    Akta sinatzen duten pertsonen eta akta aurkezten duenaren nortasuna egiaztatzen duen dokumentazioaren fotokopia konpultsatua (NANa, Pasaportea, eta abar).
    Elkartearen CIFaren txartelaren fotokopia konpultsatua.
  • " Estatutu berrien testu osoa (hiru ale eta orri guztiak elkartearen ordezkariek sinatuta).

4.2. Estatutuen aldaketaren publizitatea.Elkartearen estatutuak aldatzeko akordioak baldintza guztiak betetzen baditu, Bulego publikoak egindako aldaketen gordailua iragarriko du bere iragarki-taulan eta Estatuko Aldizkari Ofizialean.4.3. Estatutuen aldaketaren aurkatzea.Interes zuzena, pertsonala eta bidezkoa duela froga dezakeen edonork gordailatutako eta argitaratutako estatutuekin ados ez dagoela adierazi ahal izango du agintari judizialaren aurrean.

5.  Enpresaburuen, lanbideen eta sindikatuen elkarteen federazioak eta konfederazioak eratzea.

5.1. Federazioak eta konfederazioak eratzeko beharrezko dokumentazioa:

  • Eskaera-idazkia (jatorrizkoa eta fotokopia) horretarako legitimatuta dagoen pertsonak aurkeztuko du (idazkian pertsona hori legitimatuta dagoela ziurtatuko duen dokumentazioa ere gehituko da)Federazioaren edo konfederazioaren eraketaren akta (hiru ale aurkeztuko dira orri guztiak federatu edo konfederatu beharreko erakundeen ordezkariek sinatuta).Federazio edo Konfederazioa osatzen duten Erakundeen nortasun juridikoa hartzeari eta jarduteko erabateko ahalmenari buruzko ziurtagiria, existitzen direla frogatzeko baita CIFa erakusteko ere.Federazioa edo konfederazioa osatzen duten gobernu organoek haien eraketa sustatzeko hartutako erabakiaren aktaAktak eta Ziurtagiriak sinatzen dituzten pertsonen eta haiek aurkezten dituenaren nortasuna egiaztatzen duen dokumentazioaren fotokopia konpultsatuak (NANa, Pasaportea, eta abar).
  • Estatutuen testu osoa (hiru ale aurkeztu beharko dira eta orri guztiak federazio edo konfederazioaren ordezkariek sinatuta).

5.2. Federazio edo konfederazioaren estatutuen publizitatea.Federazio edo konfederazioak baldintza guztiak betetzen baditu, Bulego publikoak estatutuen gordailua iragarriko du bere iragarki-taulan eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo dagokion Lurralde Historikoaren aldizkarian.
 
5.3. Federazio edo konfederazioaren estatutuen aurkatzea.Interes zuzena, pertsonala eta bidezkoa duela froga dezakeen edonork gordailatutako eta argitaratutako estatutuekin ados ez dagoela adierazi ahal izango du agintari judizialaren aurrean.5.4. Nortasun juridikoa hartzea.Federazio edo konfederazioak nortasun juridikoa eta jarduteko erabateko ahalmena izango du estatutuen gordailua onartu eta handik 20 egun baliodunera.

6. Enpresaburuen, lanbideen eta sindikatuen elkarteen federazioak eta konfederazio bati atxikitzea.

6.1. Federazio edo konfederazio bati atxikitzea.Eskaera-idazkia (jatorrizkoa eta fotokopia) horretarako legitimatuta dagoen pertsonak aurkeztuko du (idazkian pertsona hori legitimatuta dagoela ziurtatuko duen dokumentazioa ere gehituko da).
Aktak eta Ziurtagiriak sinatzen dituzten pertsonen eta haiek aurkezten dituenaren nortasuna egiaztatzen duen dokumentazioaren fotokopia konpultsatuak (NANa, Pasaportea, eta abar).
Atxiki nahi zaion federazio edo konfederazioaren nortasun juridikoa hartzeari eta jarduteko erabateko ahalmenari buruzko ziurtagiriak, erakundea existitzen dela frogatzeko eta baita haren CIFa erakusteko ere.
Atxikitzera doan erakundearen eskumeneko gobernu organoak federazio edo konfederazioari atxikitzeko hartutako erabakiaren akta (hiru ale aurkeztuko dira).
Federazio edo konfederazioaren eskumeneko gobernu organoak atxikitzeko hartutako erabakia onartzearen akta (hiru ale aurkeztuko dira).6.2. Federazio edo konfederazioaren estatutuen publizitatea.Federazio edo konfederazioak baldintza guztiak betetzen baditu, Bulego publikoak estatutuen gordailua iragarriko du bere iragarki-taulan eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo dagokion Lurralde Historikoaren aldizkarian.

7. Enpresaburuen, lanbideen eta sindikatuen elkarten arteko bat egitea.

7.1. Elkarteen arteko bat-egitea gordailatzeko izapideak:Honako agiri hauekin batera aurkeztuko da::

  • Eskaera-idazkia (jatorrizkoa eta fotokopia) horretarako legitimatuta dagoen pertsonak aurkeztuko du (idazkian pertsona hori legitimatuta dagoela ziurtatuko duen dokumentazioa ere gehituko da).
    Aktak eta Ziurtagiriak sinatzen dituzten pertsonen eta haiek aurkezten dituenaren nortasuna egiaztatzen duen dokumentazioaren fotokopia konpultsatuak (NANa, Pasaportea, eta abar).
    Bat egin beharreko erakundeen bat egiteko erabakiari buruzko akta. Bertan argiro zehaztuko da nortasun juridikoa galtzen den ala ez.
  • Dagokien elkarte edo erakundeek hartutako beste batzuekin bat egin edo irentsia izateko erabakien aktak.

7.2. Bat-egitearen publizitatea.Bat-egiterako akordioak baldintza guztiak betetzen baditu, Bulego publikoak haren gordailua iragarriko du bere iragarki-taulan eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo dagokion Lurralde Historikoaren aldizkarian7.3. Bat-egite akordioaren aurkatzea.Interes zuzena, pertsonala eta bidezkoa duela froga dezakeen edonork argitaratutakoarekin ados ez dagoela adierazi ahal izango du agintari judizialaren aurrean.

8. Enpresabureen, lanbideen eta sindikatuen elkarteak desegitea eta likidatzea.

8.1. Erakundea likidatzeko akordioa gordailatzeko beharrezko dokumentazioa.
Honako agiri hauek aurkeztuko dira:

  • Eskaera-idazkia (jatorrizkoa eta fotokopia) horretarako legitimatuta dagoen pertsonak aurkeztuko du (idazkian pertsona hori legitimatuta dagoela ziurtatuko duen dokumentazioa ere gehituko da).
    Aktak eta Ziurtagiriak sinatzen dituzten pertsonen eta haiek aurkezten dituenaren nortasuna egiaztatzen duen dokumentazioaren fotokopia konpultsatuak (NANa, Pasaportea, eta abar).
    Elkarteko gobernu organo eskudunak elkartea desegin eta likidatzeko hartutako erabakiaren akta (hiru ale). Bertan desegitearen arrazoiak, quorumak eta kontuak likidatzeko erabilitako prozedura zehaztuko dira.
  • Likidazio prozedura amaitu dela, likidazioaren emaitza eta saldo positiboa edo ondasunak izanez gero, estatutuek eta ordenamendu juridikoek aurreikusitakoaren arabera haiekin egindakoa adierazten duen likidatzaileen ziurtagiria (hiru ale)..

8.2. Desegitea eta likidazioaren publizitatea.Desegitea eta likidazioa egiteko akordioak baldintza guztiak betetzen baditu, Bulego publikoak haren gordailua iragarriko du bere iragarki-taulan eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo dagokion Lurralde Historikoaren aldizkarian.8.3. Desegite akordioaren aurkatzea.Interes zuzena, pertsonala eta bidezkoa duela froga dezakeen edonork argitaratutakoarekin ados ez dagoela adierazi ahal izango du agintari judizialaren aurrean.
Elkartearen barruan likidazioa egiteko erabakiagatik sortu daitezkeen gatazkak Jurisdikzio Zibilaren eskumena dira

9. Enpresen, lanbideen eta sindikatuen elkarteetako estatutuen gordailurako bulego publikoaren administrazio jardunak.

  • Lanbideen, Enpresen eta Sindikatuen gordailuari buruzko administrazio-espedienteak eta, legezko aldaketak eta berrikuntzak kudeatzeko eta ebazteko bulego publiko gisa aritzea.
    Espedienteen izapidetze-egoerari buruzko informazioa eskaintzea.
    Dokumentazioa gordailatuta duten Enpresen, Lanbideen eta Sindikatuen elkarteen Nortasun Juridikoari eta jarduteko erabateko ahalmenari buruzko ziurtagiriak igortzea.
    Estatutuen eta espedienteetan dagoen gainerako dokumentazioaren kopiak ematea.
    Gordailatutako dokumentazioa kontsultatu nahi dutenen eskura jartzea.
    Gordailua efektibo egiteko behar diren dokumentuen administrazio-konpultsatzea.
    Indarreko legediak eskatutako iragarki publikoak egitea elkarteen estatutuak eta haien aldaketak gordailatu direla publikoki jakinarazteko eta dagokien Aldizkari Ofizialera bidaltzea argitaratu daitezen.
  • Derrigorrezko iragarki-taula mantentzea gordailuaren onarpenen ebazpenak iragartzeko.

10. Akta eta estatutu ereduak.

Kudeaketa eta Izapidetzeak orriko Elkarteen Estatutuei buruzko atalera joan


Azken eguneratzea: 2008/06/24