|
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak, Euskal Autonomia Erkidegoan Europako Gizarte Funtsaren arduradunak, jakinarazten du 2007ko abenduaren 17an Europako Gizarte Funtsaren Programa Operatiboa (2007-2013) onartu duela Europako Batzordeak.
Horren bitartez 61.104.788 euroko laguntza jasoko du Autonomia Erkidegoak, nagusiki honakoetan esku hartzeko:
- enpresa-espiritua eta enpresen moldagarritasuna sustatzea,
- enplegu-aukerak, gizarteratzea eta gizon eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzea.
Kopuru hori Autonomia Erkidegoak Programa Operatibo horretan egingo duen gastuaren % 50era iristen da.
|