Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Jaurlaritzaren Lehendakariordetza

euskadi.net

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Modernizazioa eta Administrazio elektronikoa

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Zergen arloko betebeharrak bete direla frogatzeko behar diren datuak bitarteko telematikoen bidez trukatzeko proiektua


Helburua:

Administrazio ziurtagirien ordez datu-transmisioak erabiltzea Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioen eta foru ogasunen arteko harremanetan; horretarako informazioa bitarteko telematikoen bidez trukatzeko sistema prestatuko da, herritarrek eta enpresek administrazio horiekin izapideak egiteko zergen arloko betebeharrak bete dituztelako ziurtagiririk eskatu beharrik eduki ez dezaten.

Proiektu pilotuaren helburua:

Pertsona fisikoek eta juridikoek zergen arloko betebeharrak kitatuta dauzkatela frogatzen duten administrazio ziurtagirien ordez Eusko Jaurlaritzaren eta foru ogasunen arteko datu-transmisioak erabiltzea, informazioa bitarteko telematikoen bidez trukatzeko sistema batez baliatuta.

Zein plani atxiki zaion:

Administrazio eta Gobernu Elektronikoen Plan Estrategikoa - PEAGE

Eremua:

Proiektu honen eremuak euskal administrazio guztiak hartzen ditu; datuen hornitzaileak lurralde historikoetako foru ogasunak dira eta eskatzaileak administrazio guztiak izan daitezke, are foru aldundiak ere.

Proiektu honek zergen arloko betebeharrak kitatuta daudela frogatzeko behar diren datuak eskatzen diren administrazio zerbitzu eta prozedura guztiak hartzen ditu, sistemaren erabiltzaile izan daitezkeen heinean.

Proiektu pilotuaren eremua:

Proiektu honen eremua Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra da; datuen hornitzaileak lurralde historikoetako foru ogasunak dira.

Proiektu pilotu hau Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren diru-laguntzak eskatzeko prozedurei dagokie, hain zuzen ere zergen arloko betebeharrak bete direla frogatzeko datuak eskatzen diren prozedurei.

Parte-hartzaileak / Eragileak:

Euskal Autonomia Erkidegoan, proiektuak euskal administrazio guztiak har ditzake.

Proiektu pilotuaren eremua Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra da; datuen hornitzaileak Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko lurralde historikoetako foru ogasunak dira. EJIEk azpiegitura informatikoa jartzen du.

Lortu beharreko produktuak:

  • Elkarreragingarritasunaren Eskuliburua
  • Eusko Jaurlaritzaren eta foru ogasunen arteko datu-trukerako sistema eragilea

Aurreikusitako egutegia:

2006ko urria - 2007ko abendua

Lortutako emaitzak:

Oraindik ez dago emaitza aipagarririk.

Azken eguneratzea: 2008/01/09