Egitekoak
- a) Gizarte edo ekonomiari buruz sail edota erakundeen arteko planak eta programak egin eta koordinatu; betiere, plan eta programa horiek zuzentzea eta horien jarraipena egitea Lehendakaritzari badagokio .
- b) Behar beste azterlan eta txosten egin, Lehendakariaren arreta behar duten arazo eta eskaera sozioekonomikoak ezagut ditzan Lehendakaritzak.
- c) Ekonomiaren epe ertain eta luzeko bilakaerari buruzko orientabideak eman Lehendakariari, nazioartean eta Euskadin antzemandako joerak kontuan hartuta.
- d) Ekonomia- eta gizarte-eragileekin informazio-prozedura egokiak ezarri eta horiei eutsi euskal ekonomiaren bilakaera ezagutzeko.
- e) Lehendakariari behar besteko aholkuak eman, jarduera-planen eta sektore-ekimenei jarraipena egin diezaion eta planok eta ekimenok gida ditzan.
- f) Eta indarrean dagoen antolamendu juridikoak esleitzen dizkion beste egiteko guztiak.
|