Egitekoak - Eusko Jaurlaritzaren
komunikatuak, erreferentziak eta prentsa oharrak
egin.
- Bide egokiak ziurtatu Eusko
Jaurlaritzaren ekintzen berri emateko, baita
lehendakariaren eta Jaurlaritzaren bozeramailearen
ekintzen berri emateko ere.
- Gizarteko
komunikabideekiko harremanak ziurtatu eta
erraztu.
- Jaurlaritzako sailen berri
ematea erraztu eta sail horietako prentsa zerbitzuak
koordinatu.
- Laguntza eman publizitate
kanpainak eta gizartea sentsibilizatzeko ekintzak
koordinatzeko, baita ere, Eusko Jaurlaritzaren
ekintzak ezagutarazteko eta Euskadiren erakundeen
irudia kanpoan zabaltzeko.
- Informazio
eta publizitate politikak ezarri eta burutu,
Euskadiren erakundeen irudia kanpoan
zabaltzeko.
- Eusko Jaurlaritzaren
“euskadi.net” web-eko informazio eta zabalkunde
ekintza guztiak zuzendu eta
koordinatu.
- Euskadiko nahiz
nazioarteko aktualitateak komunikabideetan duen
isladaz azterlanak eta txostenak burutu, eta
politikaren, ekonomiaren eta gizartearen egoera
aztertu, ikuspuntu informatiboa
erabiliz.
|