
Eusko Jaurlaritzako Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaritza, estrategia eraginkorra eta lurralde osoan aplikatzeko modukoa lortzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Biodibertsitate Estrategia lantzen ari da, planifikazio estrategikoan oinarrituriko partaidetza-prozesua garatuta.
Nahi izanez gero, partaidetza-prozesua garatzeko erabili diren erreferentziako agiriak kontsultatu ahal dituzu.
Zuzeneko bilkurak honako data hauetan izan dira:
2007ko azaroaren 15a (Bilbo): Prozesua aurkezteko jardunaldia. (134 kb)Prozesua iragartzeko triptikoa (1,20 Mb)
2007ko azaroaren 22a (Gasteiz): Partaidetza-diagnostikoa
2008ko urtarrilaren 30a (Gasteiz): Helburu eta xede estrategikoak.
2008ko otsailaren 26a (Gasteiz): Neurrien zehaztapena.
Oraindik zehaztu gabe: Balioztatzeko eta amaitzeko jardunaldia.
Diagnostikorako, helburuetarako eta ekintza-egitamurako jardunaldiak antolatzeko, bost arloren inguruko eztabaida-mahaiak garatu dira: hezeguneak eta ibaiak, itsas ingurua eta itsasertza, basoak, nekazaritza-sistemak, eta hiri-sistemak. Jardunaldi horietan, 50 erakunde eta taldeko 143 kidek hartu dute parte.
Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaritza, bestalde, prozesuan jasotako ekarpen guztiak aztertzen eta baloratzen ari da, EAEko Biodibertsitate Estrategia egitean eta idaztean.
|