-
Giza baliabideekin lotutako politikaren planifikazioa eta gauzatzea zuzendu eta koordinatzea, baliabide horiek gizartearen premia eta eskeei egokitzeko burutu beharreko jarduerak proposatuz, eta bai Administrazioa artikulatzen duten unitateak arrazionalizatu eta ordenatzea ere .
-
Aurrekontu-plantiletako aurreproiektua lantzea, Ekonomia, Aurrekontu eta Kontrol Ekonomikoko Sailburuordetzaren lankidetzaz.
-
Ikuskaketa orokorra zerbitzuei eta langileei dagokienez, Funtzio Publikoaren arrazionaltasuna eta eraginkortasuna bermatu ahal izateko, Kontrol Ekonomikoko Bulegoari ekonomia-kontrolean dagozkion eskumenen kaltetan gabe.
-
Efektiboak berresleitu eta arrazionalizatzeko planak prestatu eta proposatzea.
-
Koordinazio- eta interlokuzio-funtzioak bermatzeko lanabesak eta irizpideak prestatu eta proposatzea, eta, beharrezkoa bada, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eremuan negoziazio kolektiboaren mugak eta edukiak erabakitzea.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak funtzionarioen eta lan-kontratuko langileen ordezkariekin burutu behar duen negoziaketarako ordezkariak proposatzea eta beste administrazio batzuetako funtzio publikoan agintea duten beste organo batzuen aurrean ordezkotza hori egitea.
-
Produktibitate-osagarria dela eta, eman ohi diren zenbatekoak banan-banan izendatzea eta ezohiko zerbitzuengatiko haborokinak ematea, Jaurlaritzak onartuta dituen banaketa-irizpideen arabera.
-
Langileen ohiko kudeaketan sailek eta erakunde autonomoek guztiei aplikatu beharreko irizpideak ezartzea, Jaurlaritzak arlo honetarako onartzen duen politika orokorra betez.
-
Lan-osasun eta segurtasun alorretan Jaurlaritzak onartzen dituen irizpide orokorrak Sail eta Erakunde Autonomoetan ezartzea.
-
Langileen gain eragina izan dezaketen administrazio eta lan mailako gorabeheren izapideak egiteko eta horiei ebazpena emateko argibideak ematea.
-
Oro har, funtzio publikoari buruzko legeak bete daitezen zaintzea, horretarako beharrezkoak diren neurriak hartuz edo, hala behar izanez gero, proposatuz. Indarrean dauden arauek ematen dioten beste edozein egiteko betetzea.