|
| Lehendakaria Euskadin egiaztagiziak dituzten kontsulekin Ajuria Enean (JB) |
Euskadin egiaztagiriak dituzten kontsulei eskainitako harreran egin ditu hitz horiek Lehendakariak. Salatu duenez, enpresa horri "mehatxu egin diote eta azken hilabeteotan bi atentatu egin dizkiote hemen bizi garen gizon eta emakumeontzako oinarrizko lanak egiten jarduteagatik, eta orain Justiziak gaizkile moduko bat balitz bezala tratatzen du".
Ibarretxek besarkada "indartsua" bidali dio Luis Amenabarri, haren sendiari eta enpresari, eta "aurrera egin dezan" eskatu dio. "Gure pertsona onenak gaizkile bezala tratatzea injustua da, baina aurrera egin behar da", gaineratu du.
Lehendakariaren aburuz, "bera bezalako enpresariek eta enpresek herri hau oparoa izatea eta modernitatean erreferente izatea eragin dute".
Elkarrizketa eta ulermena
Ibarretxek gogor salatu du Jose Luis Rodriguez Zapatero "euskal erakundeak soilik behartzen dituen" kontsulta honako argudioarekin errefusatzen duelako: "Ez, nahi ez dudalako".
Zapateroren gobernuak Gernikako Estutua edo euskal erakundeek gizarte segurantza ez garatzeko "ez, nahi ez dudalako" argudioa erabili duela esan du, XXI. mendeko argudioak "elkarrizketa eta uste osoa" izan behar duela azpimarratu duen bitartean.
Zapatero presidentea ez duela ulertzen, eta bere helburu politiko nagusia Lehendakariaren porrota dela adierazi du. "Nire helburu politikoa ez da inor garaitzea, hobeto bizitzeko eta inorekin arazorik ez izateko autogobernu gehiago lortzea baizik", azpimarratu du Ibarretxek.
Eskaera bat ere egin die Lehendakariak kontsulei. "Zuek ordezkatzen dituzuen herrien gobernuei euskal erakundeek gure gizon eta emakumeen ongizatea lortzeko, eta ez inor garaitzeko, autogobernu politiko eta ekonomiko gehiago nahi dutela jakinarazi".
|