Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Azken eguneratzea: 2012/02/29

Etxebizitza Saileko "Etxebizitza gaietan, zure iritzia kontuan" partaidetzako proiektua zerbitzu publikoen bikaintasuna aitortzeko munduko sariketa garrantzitsueneko bigarren fasean da dagoeneko

Etxebizitza Saileko "Etxebizitza gaietan, zure iritzia kontuan" partaidetzako proiektua Nazio Batuek zerbitzu publikoari ematen dioten UNPSA sarien bigarren fasera pasatzeko izan da hautatua.

Etxebizitza Sailak aurkeztutako proiektu horrek etxebizitzako politika publikoak diseinatzean herritarren partaidetzaren aldeko apustu berritzailea biltzen du.

Europa eta Ipar Amerikako eskualde barruan aurkeztu zuen proiektua Etxebizitza Sailak, eta Erabaki publikoen prozesuetan herritarren partaidetza hobetzen mekanismo berritzaileen bidez izeneko kategorian, hain zuzen. Lanak egitasmoak izan zituen partaidetzako hiru proiektuak jaso ditu; hiru proiektu horiek, bidenabar, bi mailatan proposatu ziren:

  1. Hasteko, erakundeekin, gizarte eragileekin eta gizarte sareekin batera partaidetza prozesua abiatu zen, etxebizitza politikaren epe luzeko estrategia ildoei buruzko adostasuna lortzeko; emaitzak Etxebizitzaren Itun Soziala 2010-2025 lanean islatu zituzten, eta agiria ia 80 erakundek eta gizarte eragilek sinatu zuten.
  2. Programaren estaldura orokorra adostu ondoren, Eusko Jaurlaritzarako etxebizitza planerako jarraibideak osatzen laguntzeko eskatu zitzaien herritarrei, hau da, legegintzaldiko 4 urteetarako Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioaren jokabide ildoak zehazten laguntzeko, 2010-2013 aldirako Etxebizitzaren eta Hiri Berrikuntzaren Plan Zuzentzailea; fase horretan 16.000 pertsonak baino gehiagok hartu zuten parte, eta planteatu zituzten ekimenen ia % 70 bildu ziren.
  3. Diseinatutako etxebizitza politika arauz estaltzeko, Sailak herritarren partaidetzarako beste proiektu bat abiatu zuen Etxebizitza Legearen Aurreproiekturako; honako honetan, aldiz, 17.000 pertsona baino gehiagoren iritziak batu ziren, eta hobetzeko ia 200 proposamen egin zituzten; gaur egun, dagokion izapide-bidean jarraitzen du.

Oso proiektu trinkoa da, eta Etxebizitza Sailak jakintza aberatsa lortu du, batez ere entzute aktiboari eta konpromiso partekatuari dagokienez, baita gizarte berrikuntza, transferigarritasuna, iraunkortasuna eta demokrazia gardentasunari buruz ere.

Horrez gain, jokalekua orekatzeko diru-sarrera eta garapen maila desberdinak dituzten herrialdeetatik jasotako izendapenei dagokienez, bost eskualde hauek finkatu dira: Afrika; Asia eta Ozeano Bareko herrialdeak; Europa eta Ipar Amerika; Latinoamerika eta Karibea, eta Mendebaldeko Asia. Hortaz, atal lehiakorrenean eta aurrerapen maila altuena duen atalean ari da lehiatzen Eusko Jaurlaritza.

Hemendik aurrera, Nazio Batuetako aztertzaileek gai ugariri buruzko informazioa eskatuko dute aurkeztutako agiriko datuak egiaztatzeko; egingo duten analisi horrekin, sailkatuen bigarren fasea hasiko da 2012ko apirilean, bertatik bertara egiaztatu ahal izango delarik esperientzia; eta bukatzeko, maiatzean jakinaraziko dute kategoria bakoitzeko irabazleak zein diren.

2011n 57 herrialdetako proiektuak aurkeztu ziren, eta Espainiak 2010, 2008, 2005 eta 2003. urteetako edizioetan zenbait sari lortu zituen, lehiaketak dituen kategoria desberdinetan.

Informazio gehiagorako