Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

CONSTRUMATen Adierazpena Espainiako eraikuntza eta obra zibilaren sektorearen defentsan, 2011-05-16

Adierazpen hori babestu duten erakundeak ondorengoak dira: SEOPAN patronala, Erakinen Sustatzaile eta Eraikitzaileen Elkartea (APCE), Espainiako Arkitektoen Elkargoa eta Eraikuntzako Produktuen Enpresaburuen Konfederazioa (CEPCO).

500.000 pertsona baino gehiago ordezkatzen dituzten 500 elkarte baino gehiagok jardueretako bakoitzaren beharrizanekin bat datorren Sektorerako Laguntza Plan bat eskatu dute.

Espainiako eraikuntza eta obra zibilaren sektorearen defentsarako hamar puntuak:

  1. Kredituaren normalizazioa;
  2. Obra berriaren eraikuntzari laguntza eman;
  3. Birgaitzeko babes handiagoa;
  4. Eraikuntza eta obra zibilean, inbertsio-maila egokia mantendu;
  5. Etxebizitzarako politikak zeharkako ikuspegia eduki;
  6. Legeak hobetu;
  7. Legedi-mataza erraztu;
  8. Sektorea nazioartekotu eta atzerriko erosleak atzeman;
  9. I+G+i politikak garatzeko eta gaikuntza profesionalerako ekimenei heldu;
  10. Modernizazio-prozesua amaitu.

"La construcción española: situación actual y perspectivas de futuro" adierazpena eta eranskina berriaren iturritik eskura ditzakegu.

Eraikalen 20 konponbide higiezin-sektoreko arazoak gehiago ez errepikatzeko, 2011-04-28 Kanpoko esteka hausnarketan, egungo egoera ez errepikatzeko 20 soluzio adierazten dira. Tartean dira, berriz ere etxebizitza handiagoak eraikitzea, kostuak murriztea eta prezioak 2000 edo 2001eko mailetara jaistea.

Eraikalen 2010eko eraikuntzaren sektorearen azterketa eta 2011rako aurreikuspenak Katalunian. Kataluniako Obra Kontratisten Ganbera (CCOC), 2011-04-14 Kanpoko esteka hausnarketan, CCOCen presidente Rafael Romerok adierazten duenez, enpresa-ehuna eror ez dadin, Birmoldaketa Plan bat behar da, merkatu berriak bilatu, bategiteak eta zerga-onurak baliatuz enpresa arteko aliantzak eta akordioak egin, material berriak aplikatu, enpresa txikiak zein ertainak nazioartekotu (beste herrialde batzuetan finkatuz), enpresak beste gai eta merkatu-nitxo batzuetan (adibidez, uraren, telekomunikazioen, energia-iturri berrien merkatuan) espezializatuz birmoldatu. Pertsonen eta gauzen garraioa hobetu eta laburtuko duten garrantzi txikiko azpiegiturak garatu. Tramiteak erraztu eta administrazioa erreformatu. Estatuaren zorra ikusita, finantzaketa pribatura jo behar da, ordainsaridun azpiegituretara, ordainsaria izan dezaketen inbertsioak lehenetsi.  Azpiegiturak mantendu.

Iturria: Blog Construmática Kanpoko esteka, 2011/05/16

Azken eguneratzea: 2011/05/30