Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Azken eguneratzea: 2010/07/08

2010eko lehen seihileko Euroconstruct txostena

Kataluniako Generalitatearen partaidetzako fundazio ireki bat eta Euroconstruct-eko kide espainol bakarra da ITeC. Euroconstruct Europar Batasuneko eraikuntzako 19 institutuk osatzen dute eta urteko bina txosten lantzen ditu sektorearen egoerari buruz.

“Ez dakigu non dagoen inflexio-puntua” aitortu du Josep Ramón Fontanak, ITeC-Kataluniako Eraikuntzaren Teknologia Institutuko Prospekzio Ekonomikoaren Unitateko arduradunak, “eta ez dakigu Gobernuak zein neurri hartuko duen”. Fontanaren hitzetan, Gobernuak “norabide-aldaketa oso garrantzitsua egin du” azpiegituren inbertsioen esparruan eta aldaketa horrek eragin nabarmena edukiko du eraikuntzaren sektorean, 2010ean ekoizpenaren ia % 25 galtzera arte: “urte bakar batean merkatuko laurden bat desagertu egingo da” azpimarratu du. Fontanak esan duenez, orain arte ingeniaritza zibilari esker lortu da sektorearen gainbehera nolabait “arintzea”, hortaz, inbertsio gutxiago egitean, are larriagoak izango dira eraikuntzan ezagutuko diren galerak.

Txostena ITECen web-orrian Kanpoko esteka eskura daiteke. Txostenen edukiari buruzko informazio gehiago eskura daiteke Euroconstruc-en web-orrian Kanpoko esteka.

Eraikal-en aurreko sei hileko txostenaren aurkezpena Kanpoko esteka barne hartu genuen.

Iturriak: Euroinmo Kanpoko esteka, Alimarket Kanpoko esteka eta Construarea Kanpoko esteka, 2010/07/07