Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Azken eguneratzea: 2010/07/09

Zoladura deskutsatzailea

Eindhoven-eko (Holanda) Teknologia Unibertsitateko ikerlari-talde batek Hengelo hiriko 1.000 m2 inguru zolatu ditu, aireko kutsaduraren zati bat “jaten” duen hormigoi berezi batekin, eta emaitza positiboak lortu dira, izan ere, nitrogeno oxidoen (NOx) balioak % 25-40 murriztu dira (ibilgailu motordunek, dieselek batez ere, isurtzen dituzte airera nitrogeno oxidoak).

Erabilitako hormigoizko galtzada-harriek titanio dioxidoa dute. Aireko nitrogeno oxidoak desagerrarazi eta erasorik egiten ez duten nitrato bihurtzen ditu, eguzki-argiaren laguntzarekin. Baina zoladura honek beste abantaila bat du: algak eta zikinkeria deskonposatzen ditu, hortaz, beti egoten da garbi. Produktu hau asfaltoarekin nahastu daiteke, halaber, zementurik behar ez duten galtzadetarako.

Eraikal-en 2009ko irailean Kanpoko esteka, bai eta 2009ko maiatzean Kanpoko esteka ere, Pavimentos de Tudela (PVT) enpresak Ecogranic produktua merkaturatu berri zuela aipatu genuen. Sistema honek fotokatalizatzaile bat zeraman bere kanpoko aurpegian. Argiaren aurrean erreakzionatu eta oxido nitrosoak eta beste poluitzaile organiko batzuk, giza osasunerako zein ingurumenerako kaltegarriak ez diren partikula bihurtzen ditu. […]

Iturria: IS-Arquitectura Kanpoko esteka, 2010/07/08