Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Azken eguneratzea: 2010/07/21

Antzibar-ek produktuak eta merkatuak dibertsifikatuko ditu sektorearentzat funtsezkoa izango den urteari aurre egiteko

Antzibar eraikuntza-enpresa gipuzkoarra bat dator EAEko eraikuntzaren sektorean 2010 datozen bost urteetan onena izango dela azpimarratzen duen azterketarekin. Horretarako, produktuak eta merkatuak dibertsifikatzeko erabakia hartu du: Euskadin egiten duen lana sendotu eta herrialde latinoamerikarretan egon daitezkeen aukerak aztertuko ditu

Antzibar-ek ISO 9001, ISO 14001 eta OHSAS 18001 ziurtagiriak ditu. Eraikal-en laguntza eduki du ziurtapenak lortzeko, Eraikal-en laguntzarekin ziurtatu diren enpresen zerrendan Kanpoko esteka ikus daitekeen moduan.

Kontuan hartu behar da, dibertsifikazioari eta nazioartekotzeari buruz argitaratu ditugun azken berrietan agertu diren eraikuntza-enpresek EFQM proiektuak garatu dituztela Eraikal programaren barruan. Oro har, proiektu horien eskutik plan estrategiko bat landu zuten hasteko. Enpresa horien artean aipa daitezke:

  • Construcciones Antzibar, SA; Hormigón Lazkano, SA eta Errebal Berri, SL (Lazkano taldeko enpresak) berri honetan aipatzen den moduan.
  • Galdiano Kanpoko esteka.
  • Lagunketa Kanpoko esteka.

Iturriak: Estrategia Kanpoko esteka, 2010/07/19 eta Eraikal