Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Azken eguneratzea: 2011/04/29

Valentziako Unibertsitate Politeknikoko Teknologia Kimikoaren Institutuak nitrogeno oxidoak desagerrarazi eta airea garbitzen duen zeramikazko material bat garatu du

 

Zeramika hau OFFNOx Kanpoko esteka izeneko elementu batekin egiten da, FMC Foret-ena  Kanpoko esteka. Kanpoko azaleretan aplikatzeko hautsezko gehigarri bat da eta oxidazio fotokatalitikoaren bitartez, airea kutsatzen duten nitrogeno oxidoak (NOx) desagerrarazteko gaitasuna du. Nitrogeno oxidoak (Nox) kutsatzeko gaitasun handia duten elementuak dira eta smog fotokimikoa edo euri azidoa sortzen laguntzen dute. “Berotegi-efektua eragiten duen gas” bat da nitrogeno oxidoa.

Valentziako ikerlari taldeak oraindik materialak airean duen eragina probatzeko aukera eduki ez badu ere, laborategian ondo funtzionatzen duela frogatu ahal izan da. Valentziako Unibertsitate Politeknikoan ikerlariek gurea bezain kutsatuta dagoen atmosfera bat sortu zuten, eta OFFONOx-a eguzki-argiaren eraginpean jartzean, nitrogeno oxidoa pixkanaka gutxitzen hasten dela, ia hautemanezin bihurtu arte, ikusi zuten. Baina material berri honek, nitrogeno oxidoa desagerrarazteaz gain, nahi ez diren beste gas batzuk, azido nitrosoa, adibidez, sortzea ekiditen du.

Datozen hilabeteetan entsegu gehiago egingo dira material berriarekin Bartzelonan.

Eraikalen hainbat berri jaso dira nitrogeno oxidoa desagerrarazteko balio duten produktuei buruz. Berrietako batean, NOx-Activ ez ibiltzeko estalkietarako iragazgaizte-xaflak Kanpoko esteka, hainbat berritan aipatutako material deskutsatzaileen laburpena egiten da:

Iturria: Construnario Kanpoko esteka, 2011/04/29