Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Higiezin-sektorea, eraikuntzaren sektorea eta etxebizitzen alokairua hobetzeko neurrien laburpena, 2011-05-19

2011ko maiatzean hainbat enpresak, adituk, elkartek eta fundaziok higiezin-sektorea hobetzeko ideiak eman dituzte.

“CONSTRUMATen agiria, Espainiako eraikuntzaren eta obra zibilaren sektorea defendatzeko” gogoetan, 2011/05/16 Kanpoko esteka, aipatutako agirian Espainiako eraikuntzaren eta obra zibilaren sektorea defendatzeko barne hartzen diren hamar puntu aipatzen dira:

  1. Kredituaren normalkuntza;
  2. Obra berriko eraikuntza sustatzea;
  3. Birgaitzea gehiago laguntzea;
  4. Eraikuntzan eta obra zibilean egiten den inbertsioari dagokionez, maila egoki bati eustea;
  5. Etxebizitza-politika zehar-ikuspegi batetik;
  6. Lege-hobekuntzak;
  7. Lege-egitura bakuntzea;
  8. Sektorea nazioartekotzea eta atzerriko erosleak erakartzea;
  9. I+G+b politikak eta lanbide-trebakuntza garatzeko ekimenak;
  10. Modernizazio-prozesua amaitzea;

Berri hau Eraikalen argitaratutako beste berri batzuekin dago erlazionatuta:

  • Higiezin-sektoreak gaur egun bizi duen egoera ez errepikatzeko 20 konponbideak.
    1) Herritarrari arreta handiagoa eskaintzea, eskaera eta eskaintza hobeto ulertzeko; betiere, kontuan hartu behar da higiezin-sektorea ziklikoa dela eta heltze-prozesu luzea duela;
    2) 50.000 biztanletik gorako udalerri bakoitzaren plan orokorrak aztertzea;
    3) Demografiaren bilakaera egiaztatzea, bai immigrazioa badago bai hazkundea gertatzen bada;
    4) Merkatuaren benetako azterlanak egitea, % 100eko hipotekak desagertuko diren eta prezioek gora egingo duten eszenategi berrian;
    5) Sustatzaile klasikoa bizitegiko agente sustatzailearengandik ordezkatzea. Lurzoruaren jabea, eraikitzailea, obra-teknikariak, arkitektoak edo merkaturatzeaz arduratzen diren pertsonak izan daitezke bizitegiko agente sustatzaileak eta helburua da salmenta-prezioa % 20 edo % 30 gutxitzea.
    6) Kostuak murriztea, prezioak kontrolatzeko eta gehiago jaisteko;
    7) Sustapen-proiektuaren % 40 edo % 50eko finantzaketa bakarrik eskatzea eta gainontzekoa eraikitzen eta ordaintzen joatea;
    8) Bankuak enpresei kredituak ematen hastea berriro;
    9) Enpresek lurzorua erostea, hemendik bi edo hiru urtera eraikitzen hasteko; izan ere, lurzoruaren prezioak etxebizitzarenak baino jaitsiera handiagoa ezagutu du;
    10) Likidezia mugatzea, merkatua orekatzeko eta espekulazioa ekiditeko;
    11) Etxebizitzaren sustapen-prozesua industrializatzea, fase bakoitzaren epea homogeneizatzeko eta etxebizitzak azken produktu gisa duen kostua kalkulatzeko;
    12) Hipoteketan interes-tasa finkoetara bueltatzea eta bizitza osoko epeak ez eskaintzea. Adibidez, gehienez ere 20 urteko epeak eskaintzea, etxebizitzen prezioak ez garestitzeko eta interes-tasen erritmo berean jaisteko.
    13) Prezioak 2000 edo 2001eko mailetara jaistea.
    14) Sustatzaileari finantzaketarik ez ematea, obra-baimenik ez badu eta sustapenaren % 50 aurremerkaturatuta ez badu.
    15) Planoan egiten diren erosketak notario baten aurrean egitea eta une horretan ordaintzea zerga guztiak (etxebizitzaren prezioaren % 10).
    16) Tipologiak dibertsifikatzea eta 3 logelako etxebizitzak bakarrik ez egitea;
    17) Alokairuaren alde apustu egitea, edozein motatako alokairua;
    18) 100-125 metro koadroko etxebizitzak egitea berriro;
    19) 500.000 biztanle edo gehiagoko hirietan dentsitatea hektareako (10.000 m2) 100 etxebizitzatik gorakoa izatea eta txikietan tradizioaren araberakoa izatea;
    20) Etxebizitzak eraikitzean gazteak kontuan hartzeaz gain, behin betiko etxebizitza erosi nahi duten gizarte-maila ertain/altuko pertsonak ere kontuan hartzea.
  • Rafael Romerok, Kataluniako Obra Kontratisten Ganberako (CCOC) lehendakariak, adierazi zuenez, enpresa-ehunaren beherakada saihestu nahi bada, ezinbestekoa da: birmoldaketa-plan bat prestatzea; merkatu berriak bilatzea; elkartutako enpresen artean itunak eta akordioak lortzea; hobari fiskalak eskaintzea; material berriak erabiltzea; enpresa ertainak eta txikiak nazioartekotzea, beste herrialde batzuetara zabalduz; enpresak eraldatzea, beste gai batzuetan eta merkatu-nitxo batzuetan, hala nola uraren sektorean, telekomunikazioenean edo energia-iturri berrien esparruan espezializazioa bilatuz; azpiegitura txikiak garatzea, pertsona eta gauzen garraioa hobetzeko eta laburtzeko; "izapideak erraztea eta administrazio-erreforma gauzatzea; Estatuak ezagutu duen zorpetzearen aurrean, finantzaketa pribatua eta bidesaria duten azpiegiturak bilatu eta bidesaria eduki dezaketen inbertsioak lehenestea; azpiegiturak mantentzea.

Eraikuntza-prozesuei buruzko “Eraikuntzaren Kode Teknikoaren Inpaktua (DB-HE oinarrizko agiria: energia-aurrezkia)" Kanpoko esteka azterlanean, 2010ean Eraikuntzaren Industria Behategiak ateratako ondorioen artean, Eraikuntzaren Sektorearen lehiakortasuna hobetzen lagun dezaketen hamahiru jarduera posible aipatzen dira. Behategiak berak egindako definizioaren arabera, eraikuntzaren sektorean hiru jarduera barne hartzen dira: eraikuntza-materialen erauzketa, eraikuntza-materialen fabrikazioa eta eraikuntza bera. Lehen aipatutako hamahiru jarduerak honako hauek dira:

  1. Azterlanaren emaitzak jakinaraztea eta ezagutzera ematea, Eraikuntzaren Kode Teknikoaren (EKT) ezarpenak eragindako hainbat ondorio ezagutzeko.
  2. Eraikuntzaren sektorean I+G+b ekintzak areagotzea, sektoreko produktuei eta prozesuei prestazio hobeak emateko. Izan ere, horrela lortuko da EKT betetzen erraztea eta eraikinaren kalifikazio energetikoa hobetzea.
  3. Enpresaren barruan zaintza teknologikoa sustatzea, berrikuntzari bidea errazteko.
  4. Sektoreko agenteen artean lankidetza-itunak ezartzea, produktu berriak garatzeko; produktu berri horiek balio erantsi handiagoa edukiko dute eta gutxiago manipulatuko dira, ondoren obran erabiltzeko.
  5. Fabrikatzaile, banatzaile, agindu-emaile eta eraikitzaileen artean lankidetza-akordioak sustatzea, prestazio eta ezaugarri teknikoei buruzko informazio-trukea errazteko eta eskainitako produktuak obran erabiltzeko prozedurei eta eskariaren beharrei buruzko informazio-trukea errazteko.
  6. Administrazio desberdinetako teknikariek EKTk eraikuntza-proiektu berrien ebaluazioan ezartzen dituen irizpideei buruz duten prestakuntza eta informazioa hobetzea.
  7. Sektoreko agente desberdinei informazioa eskatzea EKT aplikatzean izandako gorabehera garrantzitsuenei buruz eta eraikinen ziurtapen energetikoa egitean izandako gorabehera garrantzitsuenei buruz, hartara, informazioa aztertu eta biak aplikatzeko orduan hobekuntzak egiteko.
  8. Eraikinen erabilera eraginkorraren kultura sustatzea. Erabiltzaileak hezi eta prestatu behar dira, energia-kontsumo gehiegizkoa eta energia alperrik galtzea saihesteko. Energia-aurrezki handiena, erabiltzen ez den energian dago.
  9. Eraikuntzako profesionalen prestakuntzan energia-aurrezkiaren inguruko sentsibilizazioa barne hartzea. Prestakuntza-programetan barne hartu behar dira, eraikin eraginkorrak lortzeko profesional bakoitzak ikuspegi energetikotik egiten dituen zereginak hobeto ezagutzeko moduak.
  10. Enplegurako Lanbide Prestakuntzako programen eskaintza planifikatzea eta diseinatzea, betiere “DB-HE: EKTren eta birgaitze energetikorako jardueren energia-aurrezkia” oinarrizko agiria aplikatzeko beharrezkoak diren eskumenak kontuan hartuta.
  11. Langileen eskumenak ziurtatzeko prozesuak sustatzea; langileek eskumenak lan-esperientziaren bitartez eta/edo prestakuntza ez-formalaren bitartez lortu ditzakete.
  12. Lanbide Heziketako prestatzaileen prestakuntza eguneratzea. Indarrean dagoen araudiaren arabera, une bakoitzean eraikuntzan ezar daitezkeen materialak eta prozesuak ezagutu nahi dira.
  13. Kostua-etekina ikuspegitik bideragarritasuna eta egokitasuna aztertzea eta baloratzea, eraikinen eraginkortasun energetikoarekin erlazionatutako esparru arauemaileak izan ditzakeen aldaketen aurrean.

Alquiler Seguro konpainiak ezinbestekotzat jotzen ditu etxebizitzaren alokairua hobetzeko sei neurri. Idealista-n Kanpoko esteka jasota daude sei neurri horiek:

  1. “Familia-mintegiak” oinarrian dituzten gizarte-politikak abian jartzea;
  2. Paradigma-aldaketa: erosketatik alokairura;
  3. Europarekin bat-etortzea;
  4. Zerga-pizgarriak PFEZ bidez jabe eta maizterrentzat;
  5. Bitarteko gehiago justiziarako: alokairua xede duten epaitegiak sortzea;
  6. Administrazio eraginkor bakarra, eraginkorrak ez diren hiru beharrean.

Idealista-n Kanpoko esteka, etxebizitza gehiago saltzeko 10 aholku ematen dira:

  1. Erantzun azkarra ematea: unean bertan erantzun behar da;
  2. Erosleak egiten dituen proposamen guztiei ondo erantzutea;
  3. Erosleari entzutea eta bere profila zehaztea;
  4. Jarraipen komertziala: deitu, deitu eta deitu;
  5. Prezioak berrikustea;
  6. Iragarkien kantitatea eta kalitatea areagotzea;
  7. Kontaktuak ugaritzeko marketina: banner-ak, e-postak;
  8. Neurtzea: marketin-hornitzaileen sarrera garbiak hornitzaile bakoitzagatik, kontaktuak salmenta bihurtzea, salmentak atariaren bitartez, salmentak zonaka, eta abar.
  9. Finantzatzea:  finantzaketarik gabe ez dago salmentarik;
  10. Mystery Shopping.
Azken eguneratzea: 2011/06/01